Faxismoaren kontra eta mehatxuak salatzeko kontzentrazioa deitu du Baztango Udalak ortzegunerako

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 26a

20:30ean izanen da Elizondoko Foru plazan

Faxismoari stop. Mehatxurik ez lelopean eginen da kontzentrazioa, 20:30ean Elizondoko Foru plazan.

Faxismoari stop. Mehatxurik ez lelopean kontzentrazioa deitu du Baztango Udalak ortzegun honetarako. Elizondoko Foru plazan biltzeko deia egin du, 20:30ean.

Azken asteetan, Garbiñe Elizegi Baztango alkateak eta Mikel Sobrino Elizondoko alkateak heriotz mehatxuak jaso dituzte, herriko bestetan eta Baztandarren Biltzarrean euskal preso politikoen eskubideen aldeko ekimenak baimendu edo babesteagatik, baita ikurrina bezalako Euskal Herriko sinboloak defendatzeagatik ere. Zehazki hiru mehatxu larri jaso dituzte. Agrupación de Nacionalistas Navarros delakoak egin ditu mehatxuak eta heriotz-mehatxuak ez betetzeko baldintzatzat, Elizondoko udaletxean Espainiako bandera jartzea eta ikurrina kentzea eskatzen dute. Eskutitzan abuztuaren 26a, gaurko eguna, paratu izan dute epe bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun