Musika Eskolan izena ematen duten ikasle hasi berrientzat ez da erraza izaten jakitea hasieran euren aukerakoa den musika tresnak gogobeteko dituen epe laburrean aldez aurretik probatu gabe. Egoera horri soluzioa emateko, musika-tresnen poltsa sortuko dute Baztan Musika Eskolan ikasturte honetan.
Musika-tresna maileguan hartuko lukeen ikasleak ongi zainduko duen konpromisoa hartuko du jabearen aitzinean eta, gerora, tresna maileguan hartu duen ikaslearen eta tresnaren jabearen artean salerosketarik emanen balitz, tratu hori bien arteko afera izanen dela ohartarazten dute Baztango Udal ordezkariek.
Gai honetan interesatuta daudenek informazio gehiago har dezakete Baztan Musika Eskolan 948 452495 (Jeanne) edo Baztango Udalean 948580006 (Maite Oteiza).