Asteburu honetan dira Lekarozko bestak ere. Ortzegun ilunabarreko 8etan botako dute txupinazoa eta igandera arte bada zerekin gozatu. Berezitasunen artean, larunbatean Lekarozko futbol zelaian eginen duten zaldi ikuskizuna eta 'jokoen sorpresa'. Gainerakoan, hona hemen programa iragarritakoa:
Abuztuak 22, ortzeguna BEZPERA
18:00 Pilota partidak. 20:00 Txupinazoa, bestei hasiera emateko. 21:00 Ezkil jotzea. 22:00 Baztan zopak, Hiru Iturri ostatuan, Herriko soziedadean eta herriko edozein txokotan. 00:00 Agerralde akordionista, herriko giroa alaitzen lagunduko du.
Abuztuak 23, ortzileria GAZTEEN EGUNA
10:00 Argi soinuak herriko karrika eta auzoetan barna. 12:00 Gaztiak iratzartzeko ordue. 14:00 Gazteen bazkaria eta ondotik Xabi Urtasun trikitilariak eta Maialen Kaminok pandero-joleak bazkalondoa animatuko du. 18:00 Gaztien jokuak eta haurren arteko pilota partidak. 19:00 Haurren mozorro lehiaketa. 21:30 Mutildantzak, Gaita eta Larraindantza txistulari eta gaiteroekin. 23:30 Kontzertuek: Plan de Emergencia - Belatium - Gozo-gozo taldeak, dantza eta kantatzeko gogoak piztuko digute beren musikarekin.
Abuztuak 24, larunbata SAN BARTOLOME
10:00 Argi soinuak herriko karrika eta auzoetan barna. 12:00 Meza nagusia. 13:00 Herriko dantzariak eta ondotik gaita eta mutil-dantzak. 14:00 Luntx herrikoia. 18:00 Zaldi ikuskizuna: Doma - Saltuen zirkuitua - Herritarren arteko laisterketa - Joku sorpresa. Oharra: Lekarozko futbol zelaian izanen da, ostatu eta puzgarriekin akonpainaturik. 20:00-22:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 22:00 mutildantza, gaita eta Larraindantza. 01:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 06:00 Xinger jatia.
Abuztuak 25, igendia HAURREN EGUNA
10:00 Argi soinuak herriko karrika eta auzoetan barna. 11:30 Haurren jokuak. 14:00 Haurren bazkarie. 16:00-19:00 jumping eta puzgarriak. 18:00 Mus txapelketa. 19:30 Txokolatada eta herrikuendako luntxa. 20:00 Aitor akordioniste. 21:30 Mutildantza, gaita eta larraindantza. 00:00 juergak segi dezala!!!
Abuztuak 25, igendia
10:00 Argi soinuak herriko karrika eta auzoetan barna. 12:00 gaztiak vs. helduak futbol partida. 14:00 herriko bazkarie, Agerraldek akonpainaturik. 20:00 Joxe Angel akordioniste. 21:30 Mutildantza, gaita eta larraindantza. 00:00 Gixajua ni eta Joxe Angelekin dantzaldia.