Ufestuek taldeak kontzertu eta argazki erakusketarekin ospatuko du 12. urteurrena

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 20a

Urteurrena ospatzeko besta ortzegun honetan eginen dute Erratzuko Zubi-Punta ostatuan

Ufestuek musika taldeak 12. urteurrena ospatzeko besta antolatu du. Hala, ortzegun honetan, kontzertua eskainiko du Erratzuko Zubi-punta ostatuan 23:00etatik aitzinera. Horrez gain, egun horretan zabalduko dute 12 urte hauek biltzen dituen argazki erakusketa ere, eta hilaren 29ra arte zabalik egonen da.

Ufestuek musika taldeak 12. urteurrena behar bezala ospatu nahi du eta hori dela eta, ortzegun honetarako besta antolatu du. Kontzertua eskainiko du Erratzuko Zubi-punta ostatuan 23:00etatik aitzinera. Horrez gain, argazki erakusketa ere antolatu dute eta egun horretan zabalduko dute 12 urte hauek biltzen dituen argazki bilduma. Taldearen inguruan Pello San Millan elizondarrak egindako argazki bilduma abuztuaren 29ra arte egonen da ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun