Hirugarren elkartruke azoka eginen dute Elizondon ortziral honetan

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 21a

Azokara eramandako produktuak ortzegunera arte bilduko dituzte Gizarte Zerbitzuen bulegoan

Azokarat eramandako produktu bakoitzeko txartel bat emanen da eta txartel horrekin azokako edozein produktu eramateko aukera izanen da. Produktuak ortzegunera arte bilduko dituzte Baztango Gizarte Zerbitzuen bulegoan, 11:00etatik 14:00etara.

Hirugarren aldiz, elkartruke azoka antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak. Ortziral honetan eginen da Elizondon, 11:00etatik 14:00etara.

Azoka txartelen bidez eginen dute. Azokarat eramandako produktu bakoitzeko txartel bat emanen da. Norberak etxeko edozein elementu eraman dezake, baina ikasturte hasiera hurbil denez, Gizarte Zerbitzuetatik adierazi dutenez, «eskolako materiala ekartzea interesgarria izanen litzateke: koadernoak, estutxeak, karpetak...». Hala ere,  etxe-tresnak, dekorazioa, mahai-jolasak... Denendako atea zabalik utzi dute. Produktuak abuztuaren 5az geroztik ari dira biltzen eta ortzeguna izanen da eramateko azken eguna. 11:00etatik 14:00etara Gizarte Zerbitzuen bulegoan jasotzen dituzte, udaletxeko beheitiko solairuan. Utzitako produktuak egoera onean egotea eskatu dute antolatzaileek: «garbi, osorik...».

Behin produktuak bilduta, udaletxe pareko eraikinean eginen da elkatruke azoka. Txartel horien truke azokako edozein produktu eramaten ahal izanen da. Produktu guztiek txartel bat balioko dute eta trukea txartelaren bidez eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun