Baztango eta Elizondoko alkateei egindako heriotz-mehatxuak salatu ditu Baztango Batzar Nagusiak

TTIPI-TTAPA 2013ko abu. 16a, 09:44
Batzar Nagusietako kideen babesa jaso dute Baztango eta Elizondoko alkateek. Juan Mari Ondikol

Baztandar guzien kontrako erasoak direla diote

Azkenengo hiru astetan Elizondoko eta Baztango alkateak hiru mehatxu larri jaso dituzte, azkenengoak aste honetan. Baztandarren Biltzarra egunean eta herriko bestetan Ikurriña eta Euskal Presoak Etxerateko banderolak jartzeagatik eta Espainiako bandera ez jartzeagatik jaso dituzte eta gertaera larri hauen aurrean Batzar Nagusiko kideek salaketa egin dute. Agerraldian, Baztango herrietako hainbat alkatek eta udal zinegotzik babesa eman zieten Garbiñe Elizegi eta Mikel Sobrinori.

Azken heriotz-mehatxuetan zehaztasun gehiago eman ditu Agrupación de Nacionalistas Navarros taldeak eta beraien exijentziak bete ezean, abuztuaren 26tik aitzinera edozein egunetan mehatxua beteko dutela diote Balleko Etxean jasotako azken mezuan.

Mehatxu hauek onartezinak egiten zaizkie Batzar Nagusiko kideei, «ez baitira alkate hauen aurkako mehatxuak bakarrik, baizik eta beraiek ordezkatzen dituzten herrien aurkakoak, beraz baztandar guztien aurkako erasoak dira».

Agerraldian aipatu zutenez, «Ikurriña Euskal Herriko ikurretako bat da, Baztandarren Biltzarra egunean eta herriko bestetan urteetan erabili izan dena eta baztandar gehiengoak herriko ikur bezala hartzen duena». Nafarroako Gobernuak ere ikurriña jartzea debekatu nahi izan du eta udala auzitegietara eraman du ikurriña jartzeagatik eta aldi berean «arrotza eta iraingarria egiten zaigun Espainako bandera jarrarazi nahi digute».

Eraso hauen aurrean Baztango Batzar Nagusiko kideek baztandar guztiak animatzen dituzte Ikurriñak eremu publiko zein pribatuetan jartzera eta herriko bestetan gureak diren ikurrak erabiltzera.

Agrupación de Nacionalistas Navarros delako taldeari jakinarazi nahi diote «Baztanen ez dugula jarrera faxistarik onartuko eta eraso hauen aurrean indar gehiagorekin arituko garela faxismorik gabeko herri bat eraikitzen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun