Herri krosarekin hasiko dira aurten ere Oronoz-Mugairiko bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 13a

Larunbatean herri bazkaria eginen dute Oronoz-Mugairin. Utzitako argazkia

Abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10etan kirol proba egin eta gero txupinazoa botako da

Azken urteetako ohiturari eutsiz, izerdia botaz hasiko dituzte Oronoz-Mugairiko Amabirjin bestak. Abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10:00etan herri krosa egin eta eguerdian txupinazoa botako dute. Igandeko Resaka Eguneko auzo afariekin akituko dira bestak.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, izerdia botaz hasiko dituzte Oronoz-Mugairiko Amabirjin bestak. Abuztuaren 14an, asteazken goizeko 10:00etan herri krosa egin eta eguerdian txupinazoa botako dute. Igandeko Resaka Eguneko auzo afariekin akituko dira bestak.

 

Abuztuak 14, asteazkena

Haurren Eguna

10:00etan Herri krosa. 12:00etan Txupinazoa. Ondotik Kalejira herrian barna herriko gaztetxoek animaturik. 14:00etah Haurren bazkaria. 16:30ean Haur eta gaztetxoendako ginkana eta probak. 17:00etan Mus zimizta txapelketa Ongi Etorri ostatuan. 21:00etan Baztan Zopak. 00:30ean Dantzaldia FRANTXISKOrekin. 06:00etan Xingar jatea.

 

Abuztuak 15, ortzeguna

Ama Birjin Eguna

11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Herriko haurren dantza saioa. Ondotik Luntxa. 17:30ean Pala txapelketako ­finalak. 19:00etan Trikitixa erakustaldia. 19:30ean Kantaldia Leire Onsalorekin. 20:30ean Dantzaldia JOXEANJELekin. 21:00etan Koadrilen afaria. 23:00etan Dantzaldia JOXEANJELekin.

 

Abuztuak 16, ortzirala

Gazte Eguna

10:30ean Dianak. 12:00etan Partxis txapelketa. 14:30ean Gazteen bazkaria Azkazkorron. Ondotik Kalejira txarangak alaiturik. 20:30ean Dantzaldia eta gazte mozorro besta Jaione Elizagoienekin. 21:30ean Tortilla txapelketa. 23:30ean Rock kontzertuak.

 

Abuztuak 17, larunbata

Herriko Eguna

10:00etan Kantatutako dianak. 14:00etan Herri bazkaria. 17:00etan Dantzaldia JOXEANJELekin. 20:00etan Herri kirolak. 21:30ean Txorizo eta patata tortilla dastaketa. 00:00etan Gaixoa ni. 0ndotik DJ PALI.

 

Abuztuak 18, igandea

Resaka Eguna

21:00etan Auzo afariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun