Pakito Arriaran eta Askapena elkarteen eskutik Iraultza bolibartarra kantuz biraren baitan Sandino Primera, Ali Manaure eta Centauro Saher venezolar abeslari iraultzaileek kontzertua eskainiko dute Elizondon. Emanaldia abuztuaren 14an izanen da Fantxike ondoko plazan, gaueko 20:00etan. Kontzertuarekin bat mojitoa ausarki izanen da.