Zigako San Lorentzo bestak ekitaldiz gainezka datoz. Beharbada, aipagarrienak, San Lorentzo eguneko joaldun eta txalaparta emanaldia eta igandeko txapelketa eta Erramun Martikorenaren kantaldia dira. Baina bertze hainbat ekintza dituzte egitarau zabalean.
Ortzileria, abuztuak 9 Bezpera
• 20:00: suziria bestei hasiera emateko eta ezkil jotzea.
• 20:30: herriko trikitilarien saioa herrian barrena.
• 21:30: Baztan zopak (txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 5a).
• 00:00: dantzaldia EZTENGIRO taldearekin.
• 06:00: Gosaria egun haundia ongi hasteko.
Larunbata, abuztuak 10
San Lorentzo Eguna
• 10:00: herriko trikitilarien saioa herrian barrena.
• 11:00: Meza Nagusia.
• 20:00: dantzaldia GABENARA taldearekin.
• 21:00: joaldunak eta txalaparta emanaldia.
• 21:30: afaria frontonian (txartelak hartzeko azken eguna abuztuaren 5a).
• 00:30: dantzaldia GABENARA taldearekin.
• 06:00: gosaria. (Gan torri autobus zerbitzua izanen da)
Igandea, abuztuak 11
• 11:00: herriko trikitilarien saioa herrian barrena.
• 11:00: haurren 1. frontenis txapelketa.
• 11:30: mus txapelketa.
• 16:30: pala txapelketa.
• 17:00: Baztandarren Biltzarraren 50 urteurrena ospatzeko argazki erakusketa.
• 18:00: Tortilla txapelketa eta ondotik tortilla dastaketa.
• 20:00: Erramun Martikorenaren kantaldiaJoxe Angelen laguntzarekin.
Astelehena, abuztuak 12
Haur eta Gazte eguna
• 10:30: herriko trikitilarien saioa herrian barrena.
• 11:00: Gazteen gosaria ostatu zaharrean.
• 11:30: haurren jokoak.
• 12:00: gazteak etxez etxe trikitilariek alaitua (aurten Zigaurre eta baserrietan barna).
• 14:00: haurren bazkaria.
• 16:30: Haurrendako puzgarriak, giza futbolina…
• 18:30: Txokolatada.
• 20:00: dantzaldia AGERRALDErekin.
• 21:30: afaria.
• 00:00: dantzaldia AGERRALDErekin.
Asteartea, abuztuak 13
Zikiro Eguna
• 11:00: herriko trikitilarien saioa herrian barrena.
• 13:00: ezkil jotzea.
• 14:00: Zikiro bazkaria (txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 5a).
• 19:00: Maiordomo berrien aukeraketa.
• 20:00: dantzaldia AGERRALDErekin.
• 00:00 Gaixoa Ni bestei amaiera emateko.