Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutuak berriz ereAspaceri eman dio Lekarozko gazte aterpea kudeatzeko ardura datozen bortz urterako. Kudeaketa hogei urtera ere luzatzeko aukera du, urtebeteko luzapenen botartez. Aspacek 10 urte daramazki Lekarozeko aterpea kudeatzen eta inguruko 20 laguni lana ematen die, horietatik 17 ezintasunen bat dutenak.
Lekarozko aterpearen instalazioak urte osoan irekiak egoten dira eta 130 lagunendako tokia eskaintzen dute. Lotarako tokia ez ezik, jantokia, kafetegia eta bilerak, solasaldiak edo jarduerak egiteko aretoak ditu. Aurten, ludoteka ere ireki dute, 3 eta 11 urte arteko neska-mutikoei zuzendua.
Eskaintza honekin, Baztanen eskola adinean dauden neska-mutikoek bere etxeko lanak egiteko, tailer eta joku ezberdinetan jolasteko edo urtebetetzeko bestak egiteko aukera ere izanen dute. Aterpean ostatu hartu eta umeak dituzten familia eta taldeek ere erabiltzen ahal dute ludoteka.