Bertan-Baztan Eguna ospatu dute Elizondon abuztuko lehen larunbatean

TTIPI-TTAPA 2013ko abu. 6a, 09:25
Argazki lehiaketako irabazleak. Ezker-eskuin, Pello San Millan (3.), Josu Inziarte (2.) eta Edurne Biguria (1.), Bertan elkarteko zuzendaritza batzordeko Saioa Salabururekin. Juan Mari Ondikol

28 komertzioek bere produktuak karrikara atera dituzte eta pintxoak doan eskaini dituzte zazpi ostatutan

Aurtengoan ere, abuztuko lehendabiziko larunbatean ospatu da Bertan-Baztan eguna Elizondon. Egun osoan pil-pilean egon zen Jaime Urrutia karrika, komertzioen postuak, kale animazioa, talogileak eta ekitaldi gehiagorekin. Erraterako, Etxaideko talogileak ere bertan izan ziren eta Foruen Enparantzan, berriz, V. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egin zen eta sariak banatu.

Aurtengoan ere, abuztuko lehendabiziko larunbatean ospatu da Bertan-Baztan eguna Elizondon. Egun osoan pil-pilean egon zen Jaime Urrutia karrika, komertzioen postuak, kale animazioa, talogileak eta ekitaldi gehiagorekin. Erraterako, Etxaideko talogileak ere bertan izan ziren eta Foruen Enparantzan, berriz, V. Argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa egin zen eta sariak banatu.

Nagusiek komertzioen eskaintzak ikusi eta erosten zituzten bitartean, haurrek ere izan zuten non jostatu, puzgarriak, txutxu trena, aurpegi margolaria eta karrika animazioa izan baitzen.

Guzira elkarteko 28 komertziok parte hartu dute Bertan Egunean: Pottoki, Maricruz, Nafarpress, Zangue, Kattalingorri, Quevedo, Frutas Baztangoa, Arrikulunka, Ruiz, Piko-Piko, Elizalde, Izeta, Argibel, Mallenea, Fantxike, Zagua, Axun-frutak, Ipingi, Galarregi, Iparla, El Zapato de Inma zapatak, Betizu, Artesiaga, On egin, Iris loredenda eta Esarte eta Ziaurriz harategiak. Gainera, zazpi ostatutan, Mendi, Kasino, Futbolin, Txokoto, Elbeteko Posada, Frantsene eta Eskisaroien 800 pintxo doan eskaini dituzte.

 

V. argazki lehiaketako saridunak

Uztailaren 30ean, Bertan-Baztan elkarteak antolatutako V. argazki lehiaketako epaimaiak, aurkeztutako 50 argazkien artean, 2014ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu zituen, baita hiru argazki sarituak zeintzuk diren ere: 1. saria, 400 euro, Elizondoko Edurne Biguriak irabazi du, eta 2. eta 3. sariak Oronoz-Mugairiko Josu Inziartek (200 euro) eta Pello San Millan elizondarrek (100 euro) eraman dituzte. Bertan Egunean, arratsaldean eman zitzaizkien sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun