Baztango Udalak antolatuta, elkartruke azoka izanen da aurten ere. Azokarat eramandako produktu bakoitzeko txartel bat emanen dute. Produktuak egoera onean egon beharko dute eta uzteko epea abuztuaren 5etik 22ra, goizean 11.00etatik 14.00etara izanen da Gizarte Zerbitzuetan (Udaletxeko beheitiko solairuan).
Azoka egunean xartel horien truke azokako edozein produktu eramaten ahalko da. Elkatruke azoka abuztuaren 23an eginen da, goizeko 11:00etatik 14:00etara Udaletxe pareko eraikinean.
Azokarat ekarritako produktu bakoitzeko txartel bat emanen da. Gizarte Zerbitzuetatik aipatu dutenez, «zuk etxeko edozein elementu ekar dezakezu, ikasturte hasiera hurbil denez interesgarri izango litzake eskola materiala ekartzea: kuaderno, estutxe, karpeta, apaigarri pertsonalak, dekorazioa, etxe-tresnak, mahai jolasak…eta txartel bat emanen dizugu ekarritako produktu bakoitzeko!!».