Bertan-Baztan Eguna ospatuko da abuztuko lehen larunbatean

TTIPI-TTAPA 2013ko abu. 2a, 11:56

28 komertzioen produktuak Jaime Urrutia karrikan ikusgai eta erosgai izanen dira. Artxiboko argazkia

28 komertzioek bere produktuak karrikara aterako dituzte eta 800 pintxo doan eskainiko dira zazpi ostatutan

Aurtengoan ere, abuztuko lehendabiziko larunbatean ospatuko da Bertan-Baztan eguna Elizondon. Goizeko 10etatik ilunabarreko 8etara, Jaime Urrutia karrika pilpilean egonen da, komertzioen postuak, kale animazioa, talogileak eta gehiagorekin. Girora hurbildu eta bertan bizi, bertan erosi, bertan gozatzeko deia egin dute Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartetik.

Aurtengoan ere, abuztuko lehendabiziko larunbatean ospatuko da Bertan-Baztan eguna Elizondon. Goizeko 10etatik ilunabarreko 8etara, Jaime Urrutia karrika pilpilean egonen da, komertzioen postuak, kale animazioa, talogileak eta gehiagorekin. Girora hurbildu eta bertan bizi, bertan erosi, bertan gozatzeko deia egin dute Baztango Merkatari, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkartetik.

10:00etan hasilo da feria eta komertzioen produktuak Jaime Urrutia karrikan ikusteaz gain, Etxaideko talogileak ere bertan izanen dira. Foruen Enparantzan, berriz, V. Argazki lehiaketaera aurkeztutako lanen erakusketa eginen da. Hain zuzen, 19:30ean emanen dituzte sariak.

10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara puzgariak izanen dira Antxitonea trinketean eta txutxu trena ibililo da Elizondotik barna, udaletxetik hasita. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Kamino aurpegi margolaria ere ariko da. Arratsaldean, 4etatik 8etara karrika animazioa izanen da.

Guzira elkarteko 28 komertziok parte hartuko dute Bertan Egunean: Pottoki, Maricruz, Nafarpress, Zangue, Kattalingorri, Quevedo, Frutas Baztangoa, Arrikulunka, Ruiz, Piko-Piko, Elizalde, Izeta, Argibel, Mallenea, Fantxike, Zagua, Axun-frutak, Ipingi, Galarregi, Iparla, El Zapato de Inma zapatak, Betizu, Artesiaga, On egin, Iris loredenda eta Esarte eta Ziaurriz harategiak. Gainera, zazpi ostatutan, Mendi, Kasino, Futbolin, Txokoto, Elbeteko Posada, Frantsene eta Eskisaroien 800 pintxo doan eskainiko dituzte.

 

V. argazki lehiaketako saridunak

Uztailaren 30ean, Bertan-Baztan elkarteak antolatutako V. argazki lehiaketako epaimaiak, aurkeztutako 50 argazkien artean, 2014ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratu zituen, baita hiru argazki sarituak zeintzuk diren ere: 1. saria, Elizondoko Edurne Biguriak irabazi du, eta 2. eta 3. sariak Oronoz-Mugairiko Josu Inziartek eta Pello San Millan Elizondarrek eraman dituzte bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun