Agertu dira Behikaka.com zozketako saridunak

TTIPI-TTAPA 2013ko abu. 1a, 09:41

Azpilkuetako Esteban Mendiburu, Lekarozko Miguel Javier Meoiki eta Anizko Jauregia gasnategia dira

Uztailaren 27an egin zen bosgarren urtez Behikaka.com ekitaldia, Xorroxin Irratiaren alde. Behiak kaka non egin, koadro harek zuen saria. Behiren bat bere eginbeharrak ezin eginez gelditu eta zozketa bidez ere erabaki ziren zenbaki batzuk. Kontuak kontu, dagoeneko agertu dira saridun guziak.

Uztailaren 27an egin zen bosgarren urtez Behikaka.com ekitaldia, Xorroxin Irratiaren alde. Behiak kaka non egin, koadro harek zuen saria. Behiren bat bere eginbeharrak ezin eginez gelditu eta zozketa bidez ere erabaki ziren zenbaki batzuk. Kontuak kontu, dagoeneko agertu dira saridun guziak.

Lehenbiziko lotea (11. Lerroa eta 79. Zutabea) Azpilkuetan saldua zen eta bertako Esteban Mendiburu Bidart-ek erosi zuen. Hobela, Donostiako Miramon jatetxean bi lagunentzat otordu bat, Fiteroko Bainuetxeanbi lagunentzat 3 egun eta 2 gau pentsio osoan eta bi zirkuitu termal, Ibernalo Landetxean (Kanpezu - Araba), bi lagunentzat bi gau eta gosariak, Euskal herriko Lur-Lan produktuen saski bat eta Donostiko Aquarium-eko sarrerak izanen ditu.

Bigarren lotea (21. Lerroa eta 63. Zutabea), Baztandarren Biltzarra egunean saldu zen eta Miguel Javier Meoki Goñi lekaroztarrak erosi zuen. Honek, Hondarribiko Arrokaberri Jatetxean bi lagunentzat otordu bat, Elgorriagako Bainuetxea –Sanvirila Hotelean, 5 spa zirkuitu eta 25 minutuko masajea, Nekatur Landetxeen Elkartearen eskutik bi lagunentzat bi gau eta gosariak, Esait-eko produktu lote bat eta Donostiako Aquarium-eko sarrerak izanen ditu.

Hirugarren lotea (14. Lerroa, 42. Zutabea) Anizen saldu zen eta bertako Jauregia gasnategikoek erosi zuten. Donostiako Arzak jatetxean bi lagunentzat otordu bat, Gorraizko Gazteluan 90 minutuko Spa Zirkuitua bi lagunentzat eta afari erromantikoa Gorraizko hoteleko terrazan, Samaniego Jauregian (Samaniego Araba) logela bat bi lagunetzat eta gosaria, Iruritako Arraztoa Tailerrak emandako bizikleta bat eta Donostiko Aquarium-eko sarrerak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun