Aurten ere Behikakaren bitartez sari ederrak banatu ditu Xorroxin Irratiak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 29a

Aurten ere behi kakaren bidez banatu ditu sariak Xorroxinek. Artxiboko argazkia

Uztailaren 27an egin zen ekitaldian ez zen saridunik agertu, baina hilabeteko epea izanen dute sariak galdetzeko

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com (5) zozketa burutu zuten uztailaren 27an Elizondon, Xorroxin irratiaren egoitza pareko belaian. jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Erdiz, Lore, eta Aria behiak ziren protagonistak, Agustin Arraztoa, Jokin Ramirez eta Juan Joxe Iñarrea behizainekin. Dena den bertzelakoek ere izan zuten zer erranik, Egoitz eta Iker Gorosterrazu bertsolariak bertsotan aritu ziren, Xorroxin irratiko lankideak jokaldi hoberenak komentatu bitartean.

Xorroxin irratiak antolatutako behikaka.com (5) zozketa burutu zuten uztailaren 27an Elizondon, Xorroxin irratiaren egoitza pareko belaian. jendetza bildu zen zozketarekin gozatzera. Erdiz, Lore, eta Aria behiak ziren protagonistak, Agustin Arraztoa, Jokin Ramirez eta Juan Joxe Iñarrea behizainekin. Dena den bertzelakoek ere izan zuten zer erranik, Egoitz eta Iker Gorosterrazu bertsolariak bertsotan aritu ziren, Xorroxin irratiko lankideak jokaldi hoberenak komentatu bitartean.

Denek ere behiek beren lana egiten zuten bitartean, arratsaldea alaitu zuten. Bi epaile aritu ziren guztia kontrolatzen, Mikel Altzuart eta Jorge Oteiza, eta teknologia berrien laguntzarekin, guztia gainbegiratzen, Juan Mari Aleman Amaiurtarra, Joxeanen laguntzarekin.

1. saria Erdiz Behiak banatu behar zuen, baina kaka egiteko gogo gutti eta 20 minutu zain igaro ondotik, kakarik ez zuela egin eta zozketa egin behar izan zen. Zenbaki sariduna: 1.saria, Lerroa 11 eta zutabea 79 zuen laukitxoari egokitu zaio. Aipaturiko boletoa Azpilkuetan saldu zen.

2. saria Lore behiak banatu behar zuen, baina honek ere kaka egiteko gogorik ez omen zuen, beraz 20 minutuak pasatuta eskuz atera zen zenbaki sariduna. Lerroa 21 eta zutabea 63 izan zen boleto sariduna. Boletoa Baztandarren Biltzarra egunean saldu zen.

Azkenik, 3.saria Aria behiak banatu zuen. Denbora hasi eta berehala zituen bere eginbeharrak. Beraz, hirugarrenak bai, kakaren bidez banatu zuen saria. lerroa 14 eta zutabea 42 duen laukitxoa izan da 3.sariaren irabazlea. 3.sariko boleto hau Anizen saldu zen.

Larunbatean saridunik ez zen agertu baina sarituek hilabete izanen dute agertzeko. Beraz, abuztuaren 27a bitartean agertu beharko dute Xorroxinera.

Zenbaki horiez gain ordezko zenbakiak ere atera ziren. Hilabete baten buruan saridunik ez bada agertzen, ondorengo hamabortz egunetan ordezko zenbakien jabeak izanen du saria eskuratzeko aukera. Ordezko zenbakiak hauek dira:

1.saria: lerroa 30-zutabea 8

2.saria:lerroa 12-zutabea 50

3.saria:lerroa 22-zutabea 30

Giro ederra bizi izan zen arratsalde partean, euria saiatu zen besta zapuzten baina zozketa burutu bitartean ez zuen tantarik bota eta giro ederra bizi ahal izan zen. Gainera zozketa nagusiaz gain, tragoen truke zenbakiak banatu ziren eta Esaiten materiala zozketatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun