Amaiurren herri harresia osatzeko deia egin du Eleak mugimenduak larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2013ko uztailaren 23a

Lau auzitako auzipetui babesa erakusteko izanen da

Lau auzitako auzipetuei babesa erakusteko izanen da: Iruñerriko auzipetuei, Bilbon 2012ko martxoaren 29ko grebaren harira atxilotutakoei, Segiko kide izatea leporatuta epaituko dituzten 40 gazteei eta 35/92 sumarioko auzipetuei. 12:00etan eginen dute deialdia.

Larunbat honetan, uztailak 27, herri harresia osatzeko deia egin du Eleak mugimenduak, 12:00etan. Lau auzitako auzipetui erakutsiko diete babesa: alde batetik, Iruñerriko Aritz Azkona, Luis Goñi, Xabier Sagardoi, Maider Caminos eta Mikel Jimenezi; bertzetik, 2012ko martxoaren 29ko grebaren harira atxilotutako Irantzu Ialdebere, Jon Telletxea, Urtzi Martinez eta Aitor Fernandezi; horrez gain, Segi kide izatea leporatzen dieten 40 gazteei eta azkenik, herriko tabernen inguruan zabalik dagoen 35/02 sumarioan auzipetutakoei.

Nafarroaren erresistentziaren ikurra delako aukeratu du Eleak mugimenduak Amaiur herri harresia osatzeko. «Orain 500 urte birrindu zuten harresia berregingo dugu; kantuz, hitzez, sentimenduz eta borrokarako grinaz». Halaxe adierazi zuten Eleak-ekoek asteburuan deialdia aurkeztu zutenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun