Uztailaren 24an, asteazken eguerdian botako den txupinazoarekin abiatuko dira Elizondoko Santiago bestak. Programarako aukeratu den marrazkiaren egileak, Maitane Goñik botako du lehen suziria. Baztan-Zopak eskainiko dira plazan eta ondotik, konpartsarekin itzulia eginen da herrian barna.
16:00etan haurrendako margoaldia eta merendua izanen dira Plazan. 17:00etan Haurren Herri Krosa. 18:00etan Helduen Herri Krosa antolatu du Baztango Lasterketa Taldea. 19:30ean Karrikadantza konpartsa, txistulariak, gaiteroak, txaranga... 20:00etan Salbea Elizan. Ondotik, Karrikadantza. 20:30ean Arratsaldeko txupinazoa eta txistorrada eginen dituzte Plazan. 20:30ean Munduko plateren dastaketa Plazan, jatorri aunitzetako jakiak, jatorri aunitzetako herritarrek eginak. 20:30ean Dantza latinoak Plazan. 23:30ean Dantzaldia Joxe Anjelekin Ziga Plazan. 23:30ean Kontzertuak plazan: WilliDrumons + JuantxoSkalar + Tirri&Tery + Dj Piek.
Santiago Eguna ortzegunean
Uztailaren 25ean, ortzegunean, Santiago egun handia ospatuko dute. 09:30ean Argi soinuak. 10:30ean Karrikadantza 11:30ean Meza Nagusia Elizan. 12:30ean Karrikadantza plazarat elizako ataritik. 12:30ean Mutildantzak Plazan. 13:00etan Luntx herrikoia Plazan.13:30ean Karrikadantza. 18:00etan Haurrendako jokoak antolatu dituzte herriko gazteek Baztanberrin. 19:00etan Bonba japoniarrak leku berean. 19:30ean bertso saioa Plazan, Julio Soto, Igor Elorza, Amets Artzallus, Agin Rezola eta Jone Uria bertsolariekin. Ondotik dantzaldia Jalisko Band taldearekin plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. 23:00etan Su artifizialak, Jatandi pirotekniaren eskutik. 23:30ean Migel Anjel y el Mariatxi de la Cantina Plazan. 01:00etan Dantzaldia Jalisko Band taldearekin plazan.
Ortziralean, Gazte Eguna
Uztailaren 26an, ortziralean, Gazte Eguna ospatuko dute. 09:30ean Argi soinuak. 10:00etan Bizikleta martxa plazatik Beartzunera. 11:00etan Erraldoi eta buruhaundien ibilaldia. 11:00etatik 14:00etara Puzgarriak igerilekuan. 14:00etan Kuadrillen bazkaria Baztandarreneko gorapetan. 16:00etan Haurrendako malabare tailerrak, Ikastolako parkean Mal@abar-en eskutik. 17:00etan Elizondoko IV. Mus Txapelketa antolatu du Falfarak elkarteak Xalbador karrikan. 18:00etan erreka jaitsiera. Parte hartzaileek beren itsasontzia egin beharko dute. 19:30ean Baztan Zopak Txokoton, Pirrinek eskainiak. Ondotik Txaranga-poteoa elkartez elkarte. 20:30ean Dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. Gauerdian hasita, dantzaldia Trikidantz taldearekin plazan.
Larunbata, Haur, Aitatxi-amatxi eta Pilotaren Eguna
Uztailaren 27an, larunbatean, Haur, Aitatxi-amatxi eta Pilotaren Eguna ospatuko dute Elizondon. 09:30ean Argi soinuak Beartzunen. 11:00etan Erraldoi eta buruhaundiekin ibilaldia. 11:00etan Tatxin ta Tatxan haurrendako antzerkia plazan. 12:30ean Recreo de Elizondo musika bandaren emanaldia Mariano Izeta plazan. Euria ari badu Arizkunenean. 13:00etan Aitatxi eta Amatxi guziendako bazkaria Francisco Joakin Iriarte adinekoen egoitzan. 14:00etan Bazkaria Gaztetxean eta ondotik Kantautorea. 17:00etan Erraldoialdia. 17:00etan BEHIKK.COM. 17:00etan Pilota partidak. Elizondoko III. Pilota Torneoko finala. Esku pilotan: OTXANDORENA- LINZOAIN/YOLDI- TABAR. Erremontean: URTASUN-OLAZAR/ENDIKA-ETXEBERRIA. 19:30ean Txokolatada eta bonba japoniarrak plazan. 19:30ean Bertso-poteoa Gaztetxetik hasita, Unai Muñoa, Iñigo Manzisidor Mantxi eta Kotte Plazarekin. 20:30ean Haurrendako euskaraokea plazan. 21:00etan Dantza herrikoiak Ziga Plazan. 22:00etan Mutildantzak. 04:00etan Dantzaldia Gaubela taldearekin.
Igandea, Herriaren Eguna
Uztailaren 28an, igandean, Herriaren Eguna ospatuko dute. 09:30ean Argi soinuak. 11:00etan Erraldoi eta buruhaundien konpartsa. 11:00etan Munduko XIV. Kanika Txapelketa eliza atarian. 12:00etan Puzgarriak eta Kars Laxoako Pilotalekuan. 14:30ean Zikiro jatea. 16:00etan Puzgarriak eta Kars Laxoako pilotalekuan. 17:00etatik 19:00etara Zetreria: Erakusketa eta ondotik ikuskizuna plazan. 19:00etan Herri kirolak Iriarte pilotalekuan: Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako Finala. Euskal Herriko Emakumezkoen Arpana Txapelketa. Euskal Herriko Gizonezkoen Arpana Txapelketa. Nafarroako Koxkor Biltze Txapelketa. Euria eginez gero Baztan pilotalekuan. Gauerdian Gizajua Ni eta Kalejira. 02:00etan Kontzertua Ziga Plazan.