Hiru irakasle behar ditu Baztango Udal Musika Eskolak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 17a

Gitarra, zeharkako txirula eta klarineteko irakaslea izateko uztailaren 30a baino lehen izena eman behar da

Baztango Udal Musika eskolarako gitarrako irakaslea, zeharkako txirulako irakaslea eta klarineteko irakaslea beharko dira heldu den ikasturtean eta lanpostu horiek betetzeko deialdia egin du Udalak. Izena emateko azken eguna uztailaren 30a izanen da.

Interesa duenak Baztango Udaletxeko web gunean izanen du deialdiaren oinarrien berri. Euskaraz jakin behar dute musika irakasleek. Gitarra irakasleak astean 13 ordu eta erdiko lanaldia izanen du (astearte eta asteazkenetan, 15:00etatik 20:00etara eta ortzegunetan 15:00etatik 18:30era). Zeharkako txirula irakaslea astean 12 orduz ariko da (asteartetan 15:00etatik 20:30era eta asteazkenetan 14:30etik 21:00etara) eta klarinetekoa 7 ordu eta erdiz (asteartetan 15:00etatik 19:00etara eta asteazkenetan 15:00etatik 18:30era).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun