Ekainaren 8an abiatu zen Tafallatik Herrira mugimenduak sortutako "Herritarron epaia" ekimen ibiltaria, 197/2006 doktrina salatu asmoz eta euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaiola eskatzeko. Epaiak herritarren ekarpenak jasoko ditu irailaren 14ra bitarte. Doktrina aplikatua duten presoen hainbat herritatik pasaz. Uztailaren 27an Elizondora iritsiko da ekimen ibiltaria.
Bertan, bertso, marrazki, musika, atxikimendu pintxo eta tragoen inguruan Iñaki Erro eta doktrina aplikatua duten gainontzeko presoen egoera salatuko da. Hortaz, Baztango Herrirak dei egiten die herritar guztiei, uztailaren 27an, larunbat arratsaldeko 7etan Eraso plazara agertu, eta bestetan ere, preso eta iheslarien egoera gogoan beren ekarpena egitera.