Herritarron epaia Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 11

Ekainaren 8an abiatu zen Tafallatik Herrira mugimenduak sortutako "Herritarron epaia" ekimen ibiltaria, 197/2006 dotrina salatu asmoz eta euskal Herrian bakeari aukera bat eman behar zaio­la eskatzeko. Epai­ak herritarren ekarpenak jasoko ditu irailaren 14ra bitarte. Dok­trina aplikatua duten presoen hainbat herritatik pasaz.  Uztailaren 27an Elizondora iritsiko da ekimen ibiltaria. Bertan, bertso, ma­rrazki, musika, atxikimendu pintxo eta tragoen ingu­ruan Iñaki E­rro eta doktrina aplikatua duten gainontzeko presoen egoera salatuko da. Hortaz, Baztango Herrirak dei egiten die herritar guztiei,  uztai­laren 27an arratsaldeko 7etan Eraso plazara agertu, eta bestetan ere, preso eta iheslarien egoera gogoan beren ekarpena egitera.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun