Zikiro-jatearekin akituko dituzte gaur Azpilkuetan sanferminak

Ttipi-Ttapa 2013ko uztailaren 8a

Ortziralaz geroztik besta giroan murgilduta egon dira azpilkuetarrak.

Herri bazkaria Iñaki Aleman eta Julio Soto bertsolariekin eginen dute

Lau eguneko bestei gaur emanen diete bukaera Azpilkuetan, zikiro jatearekin. Herri bazkaria Iñaki Aleman eta Julio Soto bertsolariekin eginen dute eta ondotik dantzaldia izanen dute Frantzisko Santxotena akordeoilariarekin.

Ortziral ilunabarrean botatako txupinazoarekin hasi ziren Azpilkuetan sanferminak. Geroztik hainbat ekitaldi izan dira, eta lau eguneko bestei gaur emanen diete bukaera, zikiro jatearekin.

08:00etan sua piztuko dute eta 09:00etan gosaria eginen dute. 10:00etan dianak izanen dira herriko karriketan barna. 14:00etan zikiro jatea eginen dute Iñaki Aleman eta Julio Soto bertsolariekin, eta ondotik dantzaldia izanen dute Fran­tzisko Santxotenaren eskutik. 22:00etan afaria eta dan­tzaldia izanen dute Frantziskorekin gorputzak aguantatu arte. Bestak aki­tzeko Gaixua Ni kantatuko dute azpilkuetarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun