San Fermin bestak ospatuko dituzte Azpilkuetan ere eta ortziraletik astelehenera, lau egunetarako egitarau zabala prestatu dute. Egunez egun hau izanen da egitaraua:
Ortzirala, uztailak 5, bezpera
19:00etan txupinazoa, 19:30ean frontenis txapelketaren finala, 21:00etan ezkil-jotzea, 21:30ean Baztanzopak, Joxe Angel Elizaldek alaiturik eta Ondotik gaupasa herriko plazan.
Larunbata, uztailak 6, Haurren Eguna
10:00etan dianak herriko karriketan barna, 16:00etan puzgarriak, 16:30ean Mus tximista txapelketa, 17:30ean haurrendako txokolatada, 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Gau Enarak taldeak alaiturik, 22:00etan tortilla lehiaketa eta afaria, 00:30etik 04:30era gaupasa Gau Enarak taldeak alaiturik, 07:00: gosaria eta lotsa guti dutenentzat purtzipartola laisterketa.
Igandea, uztailak 7, San Ferin Eguna
10:00etan dianak herriko karriketan barna, 11:00etan San Ferminen ohoretan meza nagusia, 12:00etan luntxa elkartean, 14:00etan gazte bazkaria, 16:00etan partxis lehiaketa, 20:00etan Diego Quevedo mariatxiarekin kantaldia, 21:30ean Dantza Jazz erakusketa herriko neskatxen eskutik.
Astelehena, uztailak 8, zikiro jatea
08:00etan su piztea, 09:00etan gosaria, 10:00etan dianak herriko karriketan barna, 14:00etan zikiro jatea Iñaki Aleman eta Julio Soto bertsolariekin, ondotik dantzaldia Frantzisko Santxotenaren eskutik, 22:00etan afaria eta dantzaldia Frantziskorekin gorputzek aguantatu arte. Bestak akitzeko Gaixua Ni.