Artearen Ibilbideak hainbat artisten margo eta eskulturak ekarriko ditu Baztango aretoetara uda honetan. Horretaz gain, Elizondo eta Elbeteko 24 erakusleihotan ere ikusgai izanen dira artelanak.
Aipatzekoa da Ana Mari Marinek, 1970 urteaz geroztik bere obra Baztanen erakutsi ondoren, udazken honetan Iruñean erakutsiko duela. Baina hori alde batera utzita ere, izanen da zer ikusi Baztango aretoetan.
Honela, uztailaren 27tik abuztuaren 25era Jose Mari Apezetxea eta Roke Lasaren pintura erakusketa ikusgai izanen da Erratzuko Zubietean.
Uztailaren 23tik irailaren 1era, Tomas Sobrinoren “El placer de mirar (begiratzearen plazerra)” pintura erakusketa ikusgai izanen da Elizondoko Arizkuneneko lehen solairuan.
Abuztuaren 1etik 20ra Jorge Cardarelliren “El príncipe que contemplaba su alma” pintura eta instalazioa ikusgai izanen da Arizkunenean.
Elizondoko Auza erakusketa aretoan ere pintura erakusketa zabalik izanen da udan.
Arizkungo Sasternean Xabier Soubeleten pintura erakusketa ikusgai izanen da uztailaren 18tik abuztuaren 30era.
Diana Iniestak, “Ispiluan” pintura erakusketa eginen du Erratzun abuztuaren 2tik 31ra.
Teresa Lafraguaren margoak ikusgai izanen dira Arizkungo Bozarte auzoko Santxotena parke museoan uztailaren 13tik abuztuaren 31ra.
Lesagibelen eskulturak abuztuaren 23tik irailaren 6ra jarriko dituzte Arizkunenean.
Baztango Jorge Oteiza Etnografia Museoak eta Javier Ciga bildumak ordutegi ezberdina izanen dute uda partean. Honela, uztailaren 3tik 14ra bitarte asteazkenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu bere ateak. Uztailaren 15etik irailaren 15era berriz, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igandetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Bozateko Santxotena Parke Museoa berriz uztailaren 13tik abuztuaren 31ra irekiko da, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan 11:00etatik 14:00etara.
24 erakusleiho
Dendetako erakusleihoetan ere artea ikusteko aukera izanen da udan. Elizondon, Fantxike, Iris loredenda, Ziaurriz harategia, Virgilio zapatadenda, Kattalingorri-Zangue, Quevedo ferreteria, Piko Piko, Mallenea, Yaben aseguruak, Perez mobleak, Belzunegi, Maricruz, Txokoto Ostatua, Mari Carmen arropadenda, Arrechea Milar, Malkorra, Foto Zaldua, Noa lurrindegia, Axular, Jaimerena ileapaindegia Izeta erlojudenda eta Argibel Optika eta Elbeteko posada dira ekimen honetan parte hartzen duten establezimenduak.