Baztango Garapenerako Elkartearen eta Magnaren arteko lotura agerian gelditu dela uste du Erdiz Bizirik Taldeak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 1a

Erdizeko bazkaleku komunalean harrobi proiektua egitea legearen kontrakoa dela aipatu du

Magnaren Erdizeko harrobi egitasmoari buruz azkeneko egunetan izan diren mugimenduen inguruan, Erdiz Bizirik taldeak uste du «Baztango Garapenerako Elkartearen eta Magnaren arteko lotura, hasieratik biak ukatzen eta gezurtatzen saiatu izan direna, agerian gelditu dela eta borondate onko jendeak nahasteko eta erabiltzeko egin duten jokaldia guztiz salagarria dela iruditzen zaigu».

Magnaren Erdizeko harrobi egitasmoari buruz azkeneko egunetan izan diren mugimenduen inguruan, Erdiz Bizirik taldeak uste du «Baztango Garapenerako Elkartearen eta Magnaren arteko lotura, hasieratik biak ukatzen eta gezurtatzen saiatu izan direna, agerian gelditu dela eta borondate onko jendeak nahasteko eta erabiltzeko egin duten jokaldia guztiz salagarria dela iruditzen zaigu».

Erdiz Bizirik taldek oroirtarazi dute Erdizeko bazkaleku komunala Aldude Mendi izeneko Zainketa Bereziko Eremuan dagoela, Europako Natura 2000 sarearen baitan, beraz «eremu horietan ez da gisako harrobirik egiten ahal, eremu horien babes izpirituaren aurka doalako». Erdiz Baztango bazkaleku komunalik handiena dela ere gogoratu dute, iaz, adibidez, 89 nekazarik Erdizeko bazkak beren azienda buruak bazkatzeko erabili zituzten. «Erdizek gaur egun funtzio produktibo garbia du eta Baztango ekonomian zuzenean eta zeharka paper garrantzitsua betetzen du. Bazkalekuaren desegiteak sektorearen kontra eta Baztango ekonomiaren kontra gogor joko luke. Baztango Garapenerako Elkarteak eta Magnak Baztango sektore estrategikoak urratu nahi dituzte guztiz menpekoa den eta hogei urterako bertzerik izanen ez den bertze produkzio bat jartzeko» dio Erdiz Bizirik taldeak bere oharrean.

Esteribarko adibidea ez errepikatzeko «hobe da duguna kontzea eta Baztango sektore eta baliabide estrategikoak iraunaraztea». Izan ere, Erdiz Bizirik taldeak dioenez, «Baztanek duen erakarpena eta lilura hain zuzen nekazaritzak sortutako giza eta natur paisaiarengatik da. Horren desegiteak Baztango bertze sektore ekonomikoen kontra eginen luke».

Laburbilduz, Baztango Garapenerako Elkartearen eta Magnaren proposamena oraingo krisirat ekarri gaituen logika bera dela uste du Erdiz Bizirik taldeak, «Baztango sektore produktiboak xehatzea da, gaur egun eguneroko ogia irabazteko Erdiz erabiltzen duten herritarrak bazterrerat botatzea, Baztanen erakarpenarekin eta zeharkako ehunka lanpostuekin akitzea, balio handiko natur ingurua erraustea… eta hori guztia hogei urtez».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun