Baztango BKT eskubaloi taldeko jokalari den Ainhoa Astizi 2012-2013 denboraldiko Nafarroako jubenil mailako jokalari hoberenaren saria eman zioten maiatzaren 25ean.
Espainiako eta Nafarroako Eskubaloi Federazioko presidenteen eskutik jaso zuen saria Astizek eta ekitaldian zeuden Pruden Indurain, Pedro Arozarena eta bertze zenbait kirol agintari ere.
Klubean alebin taldearen entrenatzaile lanetan ere ibili da Ainhoa Astiz, larunbatero bai txikiekin eta bai seniorrekin partidetan, Nafarroako selekzioan eta baita Espainiako selekzioan ere. Animazio lanetan ere gogor aritu da klubeko neskatxen alde eta hortaz zorionak eman nahi dizkiote BKTren izenean.
Nahiz eta gaur egun Baztango Kirol Taldetik kanpo egon, duela urte batzuk Baztanen jokatu zuen Irati Berruezori ere zoriondu nahi diote klubetik, berak ere, lehenengo mailako saria jaso baitzuen.
Bertze aldetik, BKTren Eguna ospatu zuten ekainaren 22an Elizondon. Goizean eskubaloi partidak jokatu zituzten eta gero bazkaria izan zuten Kasinon.