EHBilduren Aldaketa euria ekimenaren baitan elikadura burujabetzari buruzko mahai-ingurua egin zen ekainaren 13an Arizkunenean. Maite Iturreren gidaritzapean Mikel Altzuart nekazaria; Felix Ligos, Barraskiloak kontsumo kooperatibako kidea eta Tasio Erkizia Zazpiak bat harreman sareko kidea aritu ziren. 25 lagun inguru hurbildu ziren saiorat eta eztabaida mamitsu izan zen. Bertze hainbat konturen artean, Tasio Erkiziak elikadurarenak herri osoaren gaia izan behar duela azpimarratu zuen, ez dela nekazarien ardura hutsa izaten ahal. Ildo horretan, Felix Ligosek elikadura eskubide bat dela azpimarratu zuen, ez negozioa egiteko gaia. Hala, negozioa egiteko gaia bihurtu den neurrian jendeak eta herriak ondare komun horretaz gabetu dituztela aipatu zuen. Mikel Altzuartek, bertzalde, elikadura burujabetzaren bidetik nekazaritza eredu bat finkatzearen beharra aipatu zuen eta, hori, modu orokorragoan, gure beharrekin eta ditugun baliabideekin harremanatzea; hau da, inguruari buruzko orekan.