N-121-B errepidetik Elizondorako sarbidea ireki zuten ekainaren 13an, saihesbidea ireki eta urtebete beranduago. Lehen orduan ireki zen bidea eta Balleko Etxeko ordezkariak eta Elizondoko kargodune izan ziren beranduxeago aurkezpen ekitaldi ofizialean.
Saihesbidetik Elizondora sartuta, zenbait lan egin behar izan ditu Balleko Etxeak bideak egokitzeko: abiadura murrizteko koxkak, seinalizazio horizontala eta bertze batzuk. 60.000 euro inguruko inbertsioa egin da. Sarbidea irekitzearekin batera, Benito Menni erresidentziaren ondotik Lekarozera doan bidea eta Elizondora Bordaxurin barna doana itxi dituzte ibilgailuendako. Nafarroako Sustapen Departamentuak debekatu egin du 5,5 Tonatik goitiko ibilgailuek sarbidea erabiltzea.
Inaugurazio ofizialean izan ziren Garbiñe Elizegi Baztango alkatea eta Mikel Ortega, Jon Elizetxe eta Florentino Goñi zinegotziak, baita Juan Mari Maia Elizondoko kargodune ere.