Euskal Herriko zazpi lurraldeetako haur eta gaztetxo ordezkariak Burlatako auditorioan elkartu ziren ekainaren 16an, Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen Kantu Txapelketako finalaren harira. Guztira 103 partaide aritu ziren oholtza gainean eta 28 abesti aurkeztu zituzten, eta tartean, eskualdekoak ere lanean aritu ziren. Sarietako bat Baztanera etorri zen. Adierazkortasunaren eta alaitasunaren sari berezia Baztan Ikastolako taldeak eskuratu zuen, Baztandarren Biltzarra 50 urte kantuagatik. Baztan Ikastolakoak ez ziren herriko partaide bakarrak izan finalean. Leire Onsalo elizondarrak Denona da garaipen da abestia taularatu zuen.