Giro paregabea izan zen Erdizen aldeko mendi ibilaldian

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Utzitako argazkia

Erdiz Bizirikek antolatuta Erdizagako bazkaleku komunalean barna mendi ibilaldia egin zuten ekainaren 15ean. Ibilaldi luzea egin nahi zutenak Negusaroitik abiatu ziren. Trepako bizkarrean barna Erdizeko bazkalekurat sartuta, handik Oialegiko lepora joan eta Buztanberroko bidea hartuta Okoroko gainerat igan ziren. Bertan zerbait jan-edan eta gero Erdizagako erreka zokorat jautsi ziren eta, gero, Magnak harrobia egin nahi duen ingururat  igan. Ibilaldi labu­rrekoak eta luzekoak elkartu eta jautsierako bidea elkarrekin egin zuten. Eguraldi paregabeak ibilaldi zoragarria egiten lagundu zuen eta ekainaren 1az geroztik bertan alatzen ari diren ehunka behi buruek irudi ikusgarria osatu zuten. Aurtengo udan ere Baztango baserritarren ehunka behi buru Erdizeko bazkaleku komunalean marru-marru egonen dira, baserritarren udako lanak arinduz eta bazkaz ausarki gozatuz. Eguerdian Negusaroiko etxolan hameketako ede­rra egin zuten. Ibilaldiak, bertze behin, Erdizek duen balioaz oharterazteko balio izan zuen eta “Erdiz Bizirik!” aldarrikatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun