Merkatarien elkarteak antolatutako argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea akitzera doa

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Bosgarren urtez prestatu du Bertan elkarteak

Martxan da Bertan merkatari, zerbitzu eta ostalarien elkarteak bortzgarren aldiz antolatu duen argazki lehiaketa. Edozeinendako irekia dago, baina aitzineko edizioetan bezala, argazkiek Baztanekin zerikusia izan behar dute: ingurumena, he­rriak, paisaiak, jendea, ohiturak, ospakizunak...
 
Partaide bakoitzak berak egindako hiru argazki aurkezten ahal ditu, bertze lehiaketetan aurkeztu gabekoak, eta Baztanen eginak izan behar dute. Lanak aurkezteko epea ekainaren 30ean akituko da. Bitartean, eskura ematen ahal izanen dira, astelehenetik ortziralera 09:00etatik 14:00etara edo postaz bidalita: Bertan Baztango merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkartea; Bertan V. argazkilaritza lehiaketa; Arizkunenea Kultur Etxea, Jaime Urrutia karrika 14, 31700 Elizondo.
 
Lehiaketaren oina­rrietan aldaketak egin dira eta horien artean, aipatu, argazkiak errebelatzeko paper normalean aurkeztu beharko direla eta bertzelako edozein euskarri baztertuko direla. Horrez gain, aurkeztutako argazkiak ez dira itzuliko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun