50 urtez apez Almandozen

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 28a

Goizuetan sortua bada ere, 1963an etorri zen Ramon Apezetxea  Almandozera eta geroztik herriko apeza da. Oronoz-Mugairiko San Martin eskolako zuzendaria ere izan zen bere garaian. Herrian eman dituen 50 urteak gogoratzeko eta eskertzeko ospakizuna antolatu dute almandoztarrek ekainaren 30ean. Egun horietan Sanpedroak ere ospa­tzen dituzte eta gazteen konfirmazioa ere eginen da. 12:00etan meza ospatuko da eta ondotik herri bazkaria frontoian, nahi duenarentzat irekia. Izen emateko, 948585059, 948585113 edo 948 585029 telefo­noetara deitu behar da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun