Baratze sozial eta ekologikoak eskatzeko epea ireki du Udalak uztailaren 10a bitarte. Lehendik interesa erakutsi zutenei gutun bat bidali zaie berriz ere udal bulegoetan izena eman beharko dutela adieraziz. Baratzeak, ordenantzetan zehaztutako irizpideen arabera banatuko dira.