Goizuetan sortua bada ere, 1963an etorri zen Ramon Apezetxea Almandozera eta geroztik herriko apeza da. Oronoz-Mugairiko San Martin eskolako zuzendaria ere izan zen bere garaian. Herrian eman dituen 50 urteak gogoratzeko eta eskertzeko ospakizuna antolatu dute almandoztarrek ekainaren 30ean.
Egun horietan Sanpedroak ere ospatzen dituzte eta gazteen konfirmazioa ere eginen da igande eguerdian. 12:00etan meza ospatuko da eta ondotik herri bazkaria frontoian, nahi duenarentzat irekia. Izen emateko, 948585059, 948585113 edo 948 585029 telefonoetara deitu behar da.