Alde hemendik egun arrakastatsua

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Ekainaren 15ean Alde Hemendik eguna antolatu zuen Baztango Ernaik. Baztanen eta Euskal Herrian dagoen polizien kopurua salatzeko eta bereziki Guardia Zibilaren gisako indar okupatzaileak soberan direla eta hemendik lekutzeko aldarrikatzeko. Goizean Tortura Euskal Herrian dokumentala eman zuten gaztetxean eta, ondotik, eguerdian, 50 gazte inguru bazkal­tzerat elkartu ziren. Atsal­dean herrian barna kalejira eta jokuak egin zituzten. Modu horretan, Elizondoko foruzainen komisaldegirat maletaz beteriko orgattoarekin hurbildu ziren, bertatik joateko eskatuz. Komisaldegiaren ondoan foruzainetaz gain Guardia Zibilak zeuden eta ten­tsio momentu aunitz bizi izan ziren. Poliziek hainbat gazte identifikatu zituzten. Gazteen nahia Guardia Zibilaren kuartelerat ere maletekin hurbiltzea zen, baina azkenean ikusitakoak ikusita ez ziren joan.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun