Baztangoizako Infernuan deabruekin lehian hirugarren izan da Iñaki Villoria

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Ezker-eskuin: Iñaki Villoria iruritarra, Iraitz Goñi arbizuarra, Ion Zeberio elizondarra eta Luziano Mitxelena lesakarra, Nafarroako txapeldun berriak. Utzitako argazkia

Iruritarraz gain, Ion Zeberio elizondarra eta Luziano Mitxelena lesakarra txapeldun izan dira beraien kategoriatan Arizkunen

Nafarroako beteranoen txirrindularitza txapelketak erabaki ziren ekainaren 23an Arizkunen, Baztangoizako Infernua izenarekin bataiatutako proban.Transbidasoa-Euromaster-Sinertecnic taldeko Iñaki Villoria iruritarra 3. izan zen, bere iheskide izandako Teo Casabal irabazlearen eta Antonio Martín “Pispajo” bigarren sailkatuaren gibeletik helmugaratuta. Taldekideek ere lan txukuna egin zuten, Ion Zeberio elizondarra 4., Luziano Mitxelena lesakarra 5. eta Joxe Angel Mitxelena lesakarra 11. sailkatuz; Ibon Urtiagak eta Txutxin Fernandezek matxuren ondorioz laisterketa utzi behar izan zuten.

Arizkungo herriak master mailako Nafarroako txirrindularitza txapelketa jaso zuen, horretarako prest zuten 82 kilometro ibilbide berritzailea, Baztangoizako errepide, porlan bide eta arbideetan barrena; CC Baztandarrako antolatzaileek beraiek “Baztangoizako Infernua” izenez ezagutarazi zutena. Arizkungo herria antolakuntza mailan izugarrizko lana burutu zuen eta txirrindularientzako erreztasun guztiak jarri zituen eskuragarri, parte hartzaile guztiek gertuko tratu ezinhobea azpimarratu zuten.

Laisterketari dagokionez eguraldiaren ondorioz partaidetza eskaxa izan zen, 30 txirrindulari inguruan; hala ere maila handiko txirrindulariak gerturatu ziren, ingurukoetaz aparte Gaztelako edota Espainako txapeldunak ere bertaratu baitziren arizkundarrek prestatutako ibilbidea ezagutu nahian. Lehenengo kilometroetan erabaki zen, 20. kilometro inguruan Iñaki Villoria, Teo Casabal eta Antonio Martinek tartetxoa ireki zuten, atzetik Ion Zeberiok eta Joxe Angel Mitxelenak kontrol lana burutu eta azkar handitu zen tartea. Azkeneko Punpuluxtako igoeran erabaki zen laisterketa; horraino Ion Zeberio ihesaldiaren gibelean mantendu zen bakar lanean, 30-40 segunduko atzerapenarekin eta ondorioz Iñaki Villoriak indarrak gorde zituen erreleborik eman gabe. Hala eta guztiz ere mirandarrak eta segoviarrak Villoria Punpuluxtan gibeleratu zuten eta haien artean jokatu zuten garaipena sprintean. Teo Casabal izan zen azkarrena.

Lau txapeletatik hiru eskualdean gelditu ziren

Nafarroako txapelketari dagokionez jokoan jarritako lau txapeletatik hiru jantzi zituzten Transbidasoa taldeko txirrindulariek, Ion Zeberio (senior), Iñaki Villoria (master40) eta Luziano Mitxelenak (master60); master30 mailan Iraitz Goñi arbizuarrak eskuratu zuen eta master50 mailan ez zen partaiderik azaldu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun