Uztailaren 10etik abenduaren 31ra Baztango Udaleko Gizarte Enplegu Babestuko zereginen eta Zuzeneko Enplegu Aktiborako deialdian kontratatutako pertsonen monitore funzioak beteko dituen langile bat aukeratzeko protokoloa eta enplegu bat sortzea erabaki du Baztango Udalak. Lanaldia %66koa izanen da.
Probak gainditzen dituzten izangaiekin lan burtsa bat osatuko da eta etorkizuneko ordezkapenak eta hurrengo urteetako kontratazioak betetzeko erabiltzen ahalko da. Eskatzaileek beharrezko dokumentazioa (kurrikuluma, tituluen fotokopia konpultsatuak…) ekainaren 28ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute. Ezinbertzez, LH2 titulua, B1 gidatzeko baimena, euskararen ezagutza (idatzizkoa B2 eta ahozkoa C1) eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile bezala agertu beharko dira. Euskara maila ziurtagiri bidez frogatzen ez dutenek maila-proba bat egin beharko dute. Proba idatzia uztailaren 1ean eginen da, 09:00etan Baztango Udaletxean.
Kurrikuluma gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, prestakuntza alde batetik (gehienez ere 6 puntu) eta lan esperientzia bertzetik (gehienez ere 14 puntu). Horretaz gain, proba praktukoa eginen da uztailaren 4an, goizeko 9:00etan (gehienez ere 20 puntu) eta elkarrizketa uztailaren 8an (gehienez ere 10 puntu baloratuko da).