Erratzuko San Pedro bestak ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 27a

Herritarren arteko jinkana jokatuko da igande arratsaldean. Utzitako argazkia

Ortziralean eginen da Izpegiko igoera herri bizikleta martxaren laugarren edizioa

Ekainaren 28an, ortziraleko Haurren Egunarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak. Egun berean, arratsaldez, Izpegiko igoera laugarren herri bizikleta martxa eginen da.

Ekainaren 28an, ortziraleko Haurren Egunarekin abiatuko dira Erratzuko San Pedro bestak.

Goizeko 10:00etan Argi soinuek izanen dituzte. 10:00etatik 14:00etara Haurrendako jokoak, BKZren eskutik. 14:30ean haurren eta gurasoen bazkarie Kastonean. 17:00etan Izpegiko Igoera, laugarren herri bizikleta martxa. Ondotik Haurrendako txokolatada eta sari banaketa, Fanfaronak alaiturik. 20:00etan Errepresialatuen aldeko kontzentrazioa eginen da plazan. Ondotik poteoa Fanfaronak-ekin. 21:30ean Baztan Zopak Kastonean. Gauerditik aitzinera kontzertuak plazan: Su Etena, Goienetxe Anaiak eta Piztiak.

 

San Pedro eguna larunbatean

Ekainaren 29an, larunbatean ospatuko dute San Pedro egun handia. 10:00etan Argi soinuek. 11:00etan Meza. 12:00etan Mutildantzak eta luntxa plazan. 17:00etan pilota partidak jokatuko dira Etxelebert pilotalekuan. Pala motza eta eskuz binakako partidak. 20:00etan dantzaldia Zesuma taldearekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 23:00etan Su ­artifizialak eta gauerditik aitzinera dantzaldia Zesuma taldearekin.

 

Igande arratsean mariatxiak

Ekainaren 30ean, igande goizeko 10:00 Argi soinuek izanen dituzte. 11:00etan Aperitifa. 14:00etan Piki-nikia merenderuan. Ondotik Kalejira Iban eta Joxek alaituta. 17:00etan Herritarren arteko Jinkana. 20:00etan Mariatxiak plazan: Trio­Mariatxi los Tenampas. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 22:30ean kontzertuak Zubi Puntan eta gauerditik aitzinera, DJ Tirri&Tery eta mozorro besta plazan.

 

Astelehenean zikiro jatea

Uztailaren 1ean, astelehen goizeko 10:00etan Argi soinuek joko dituzte. 11:00etan pilota partida, Gorostapolon. 12:00etan bertso poteoa Julio Soto eta Ander Lizarralderekin. 14:30ean zikiro jatea Agerraldek alaituta. 20:00etan dantzaldia Agerralderekin. 21:30ean Mutildantzak, gaita eta Larraindantza. 22:30ean dantzaldia Iparlan: Pampi Portugal. Gauerditik aitzinera dantzaldia Agerralderekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun