Arizkungo San Juan bestak ekainaren 21tik 25era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 20a

Igande arratsean San Juan suaren gainean saltoka ibiliko da jendea. Utzitako argazkia

Ortziral eguerdian botako dute txupinazoa

Ekainaren 21ean, ortziral eguerdiko 12etan botako den txupinazoarekin, dianekin eta gazteen luntxarekin hasiko dira Arizkungo San Juan bestak.

Ekainaren 21ean, ortziral eguerdiko 12etan botako den txupinazoarekinm dianekin eta gazteen luntxarekin hasiko dira Arizkungo San Juan bestak.

13:00etan txopo goratzea eginen da. 14:00etan gazteen bazkaria. 17:00etan jinkana. 21:30ean Baztan Zopak Joxeanjelek alaituta. 23:30ean kontzertuak: Skandalo Publiko eta talde sorpresa. 02:00etan dantzaldia Aierrik taldearekin eta 05:00etan ziztor jatea.

 

Larunbatean Haurren Eguna

Ekainaren 22an, larunbatean, Haurren Eguna ospatuko dute 10:00etan Dianak. 10:30ean haurrendako puzgarriak izanen dira eta Tren txu-txua ibiliko da. 14:00etan haurrendako bazkaria eta kuadrillen bazkaria. 18:00etan txokolatada. 18:30ean Triki-bertso-poteoa eginen da ostatuz-ostatu. 20:00etan dantzaldia Laiotz taldearekin. 22:00etan Mutildantzak eta gaita. Gauerditik aitzinera dantzaldia Laiotz taldearekin eta 05:00etan zinger jatea.

 

Igandean San Juan bezperako suak

Ekainaren 23an, igandean, San Juan bezpera ospatuko dute. 10:00etan Dianak. 10:00etan Txirrindularitza lasterketa, Baztangoizako infernua. 16:30ean zaldi ikuskizuna Lamierritan. Haurrendako zaldi bueltak eginen dituzte. 18:30ean bertso pilota saioa izanen da. Ilunabarrean San Juan suak eta ezkil jotzea. Afalorduen bokadilloak banatuko dituzte. Ondotik dantzaldia Salaberri akordeoilariarekin. Gero, Guateke de los 60 soziedadean. 05:00etan Gasna jatea.

 

Astelehenean San Juan Eguna

Ekainak 24 astelehenean, San Juan Eguna izanen dute. 10:00etan Dianak. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan mutildantzak eta haurren dantzak. Ondotik Herriko luntxe. 17:00etan kamntaldia. 18:30ean Patata tortilla lehiaketa. 20:00etan dantzaldia Salaberri akordeoilariarekin. 22:00etan mutildantzak eta gaita. Gauerdian hasita Guateke soziedadean. 05:00etan Ziztor jateia.

 

Asteartean zikiro jatea

Ekainaren 25ean, asteartean, zikiro jate eguna izanen dute. 10:00etan Dianak. 12:00etan mus txapelketa. 14:00etan zikiro jatea, Salaberrik alaitua. Ondotik dantzaldia Joxeanjelekin. 22:00etan mutildantzak eta gaita. Gauerdian, Gaixoa Ni eta txopo botatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun