Azken asteotan, Baztango etxeetan sexuen arteko aukera berdintasunari buruzko galdetegia banatu da. 50 hautesontzi paratu dira Baztango herri guztietan (eskoletan, elkarteetan, tabernetan, kultur etxean, igerilekuan, liburutegian, osasun etxean, ...) bertan osatutako galdetegiak utzi ahal izateko. Internetez ere, galdetegia osa daiteke Baztango Udaleko web aren bitartez, www.baztangoudala.eu helbidean.
Baztanen erroldatuak dauden 16 urte gorakoei zuzentzen zaio galdetegia eta helburua ahalik eta iritzi gehien jasotzea da. Galdetegiak osatzeko azken astea da hau, ekainaren 30ean azken eguna izanen baita.