Euskal Herriko zazpi lurraldeetako haur eta gaztetxo ordezkariak Burlatako auditorioan elkartu ziren joan den igandean, Euskal Herriko Haur eta Gaztetxoen Kantu Txapelketako finalaren harira. Guztira 103 partaide aritu ziren oholtza gainean eta 28 abesti aurkeztu zituzten, eta tartean, eskualdekoak ere lanean aritu ziren.
Sarietako bat Baztanera etorri zen. Adierazkortasunaren eta alaitasunaren sari berezia Baztan Ikastolako taldeak eskuratu zuen, Baztandarren Biltzarra 50 urte kantuagatik. Baztan Ikastolakoak ez ziren eskualdeko partaide bakarrak izan finalean. Horiekin batera, Lesaka eta Leitzako taldean, Leire eta Naroa Erbiti Leitzako ahizpak eta Ane Iragorri lesakarrak Hiri hartan izan zen abestia kantatu zuten, eta Leire Onsalo elizondarrak Denona da garaipen da abestia taularatu zuen.