Baztango Udalak ere bat eginen du Herritar Txartelaren Sistemarekin. Nafarroako Gobernuak sistema horrekin bat egiteko erraztasunak emateko erabakia hartu zuen ekainaren 12ko batzarrean eta hitzarmena sinatuko da horretarako.
Azken padroiaren arabera, 8.035 baztandarrek izanen dute txartelaren abantailak aprobetxatzeko modua.
Administrazioak eta toki erakundeek eskaintzen dituzten zenbait zerbitzuetara sarbidea emateko norbanako txartela da Hiritar Txartela. Bertzeak bertze, liburutegi sarean, udal kirol instalazioetan eta bertze zenbait lekutan erabilgarria da. Nafarroako 52 udaletan erabilgarri da dagoeneko, tartean Beran eta Lesakan.