Josetxo Ezkurra XXIII. Memorialaren finalak jokatu dituzte Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Josetxo Ezkurra Memorialean sarittutako pilotariak. Foto ZALDUA

190 pilotari aritu dira hamar kategoriatan banatuak

Ekainaren 2an, igande goizean jokatu ziren Elizondon Txaruta pilota elkarteak Baztango Udalaren laguntzaz antolatzen duen XXIII. Josetxo Ezkurra Memoria­laren finalak. Hamar kategoriatan banatuak 95 bikote (190 pilotari) aritu dira txapelketa honetan. 250 partida baino gehiago jokatu dira martxo, apiril eta maia­tzean Irurita eta Elizondoko pilotalekuetan. Lehenbiziko aldia da finalak Elizondon jokatu direla.
 
Txikien mailan, Lesakako Oihan Etxebe­rria eta Beñat Etxabidek 18-16 irabazi zieten Berako Adei Villamea eta Andde Maritorenari.
 
Umeak B mailan, Arbizuko Iraitz Imaz eta Mikel Imazek 18 eta 11 irabazi zieten Oronoz-Mugairiko Miren Altxu eta Txomin Altxuri.
 
Umeak A mailan, Amaiurko Mikel Ariztia eta Beñat Etxebere 18 eta 14 irabazi zieten Andoaingo Arrillaga eta Zubizarretari.
 
Kimuak B mailan, Iruritako Iker Casillas eta Elizondoko Omar Sanchezek 18 eta 15 irabazi zieten Elizondoko Victor Urrutia eta Arizkungo Eki Larralderi.
 
Kimuak A mailan, Zizurko Josu Igoa eta Txomin Zabaltzak 18 eta 10 irabazi zieten Elizondoko Axier Ballarena eta Lekarozko Oier Ariztegiri.

Haur B mailan, Oiar­tzungo Oroitz Sein eta Oihan Lopezek 18 eta 7 irabazi zieten Mutiloako Asier Maia eta Esteribarko Ander Beteluri.
 
Haur A mailan, Donostiako Julen Albisu eta Erkitz Migezek 18 eta 8 irabazi zieten Oiartzungo Imanol Ugalde eta Ekain Etxeberriari.

Kadete B mailan, Mendillorriko Mikel Mayora eta Garcia 18 eta 14 irabazi zieten Ultza­mako Xabi Aizpurua eta Jon Arceri.

Kadete A mailan, Jon Ander Peñak eta Ander Urdanpilletak 22 eta 7 irabazi zieten Elizondoko Iñaki Antso eta Sergio Oskoz-i.
 
Gazte mailan, azkenik, Iruñeko Donibaneko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 22 eta 13 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinez-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun