Baztango Udaleko Emakumeen eta Gizonen arteko I Berdintasun Plana egiten ari dira eta, egun, Diagnosi fase batean murgildurik daude; izan ere, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunarekiko nolabaiteko "argazkia" osatu nahian dabiltza.
Sexuen arteko aukera berdintasun edo berdintasun ezari buruzko herritarren iritzia jakin nahi dute Balleko Etxean eta, horretarako, galdetegi bat sortu dute.
Galdetegia etxez etxe banatu da herri guztietan. Hauteskundeetan erabiltzen diren kutxak paratu dituzte, jendeak haietan erantzundako galdetegiak utz ditzan. Jendea ibiltzen den lekuetan paratu dituzte.
Akitzeko, jendea parte hartzen animatu nahi dute Balleko Etxetik, galdetegia motza baita eta 3 minututan bete daiteke. Udaleko webgunean ere zintzilikatu dute galdetegia.