Lauko sokatira txapelketan 320 kiloko txapela ezin izan zuen etxean jantzi Amaiurrek, Berriozarrek kendu baitzion finalean. 300 kilokoan alderantziz gertatu zen, Amaiur A taldeak jantzi baitzuen Berriozarren maiatzaren 25ean. Gainera, Amaiur Bk hirugarren postua lortu zuen eta bi taldeak igo ziren podiumera.