Bizi Sagardoa elkartea aurkeztu dute Elizondon

TTIPI-TTAPA 2013ko eka. 17a, 15:44

Alicia DEL CASTILLO

Nafarroako Sagardogileen Elkarteak bultzata, bertze sagardogileen Elkarte eta eragile desberdinekin batean (udal, museo, garapen agentzia, fundazio…), sagardoaren kultura eta turismoa sustatzeko elkarte berri bat sortu da, Bizi Sagardoa izenarekin. Helburua da sagardoaren kultura eta turismoan elkarlanerako gune bat osatu eta jarduerak, ekitaldiak… antolatzea. Aurkezpen ekitaldia Elizondon egin zen maiatzaren 28an. Aurkezpenean azpimarratu zuten lehenengo aldiz Euskal Herriko lurralde guztiak elkartu eta parte hartu dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun