Zahar Etxea Kultur Hilabetean sartua

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 17a

Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea Hilabete Kulturalean sartua dago. Ekainaren 14an, 17:00etan ateraldia eginen dute. Hilaren 18an, Rebekaren neskek dantza emanaldia eskainiko dute 17:15ean. Hilaren 19an, 17:00etan argazki emanaldia izanen dute eta agurtzeko merendua Katekesiko gaztetxoekin. Ekainaren 21ean, Familien Eguna ospatuko da eta Zahar Etxean bizi direnekin batera, baraien senide, langile eta Bidelaguneko boluntarioek ere ospatuko dute. 10:30ean Meza izanen da. 11:15ean aperitiboa. 12:00etan Amaiur Gaztelu Abesbatzaren emanaldia eta arratsaldean irteera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun