Aspacek Lekarozen kudeatzen duen gazte aterpeak moldaketa lanak egin ditu eta 3 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendutako ludoteka zerbitzuak eskainiko ditu. Aterpean ostatu hartu eta umeak dituzten familia eta taldeek ere erabiltzen ahal dute ludoteka. Bertze aukera bat ere eskaintzen du aterpeak hala behar duten gurasoendako: neska-mutikoak eskolatik ateratzen direnean ikastetxe atarian hartu eta ludotekara hurbiltzea. Ludotekaren ordutegia, ikasturtean 17:00etatik 20:30era da astelehenetik ortziralera eta 10:00etatik 13:30era larunbatetan. Uztailean eta abuztuan, berriz, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era irekiko da. Udako hilabeteetan, gainera, antzerki, sukaldaritza, malabare, dantza eta musika tailerrak prestatuko dituzte.