N-121-B saihesbidetik Elizondorako sarbidea ireki dute ekainaren 13an

TTIPI-TTAPA 2013ko ekainaren 14a

Baztango udaleko eta Elizondoko herriko ordezkariak, sarbidearen inaugurazio ofizialean. Juan Mari Ondikol

Elizondoko karrikak egokitzeko 60.000 euro inbertitu ditu Balleko Etxeak

N-121-B errepidetik Elizondorako sarbidea ireki zuten ekainaren 13an, saihesbidea ireki eta urtebete beranduago. Ortzegun goizean lehen orduan ireki zen bidea eta Balleko Etxeko ordezkariak eta Elizondoko kargodune izan ziren beranduxeago aurkezpen ekitaldi ofizialean.

Saihesbidetik Elizondora sartura, zenbait lan egin behar izan ditu Balleko Etxeak bideak egokitzeko: abiadura murrizteko koxkak, seinalizazio horizontala eta bertze batzuk. 60.000 euro inguruko inbertsioa egin da. Sarbidea irekitzearekin batera, Benito Menni erresidentziaren ondorik Lekarozera doan bidea eta Elizondora Bordaxurin barna doana itxi dituzte ibilgailuendako. Nafarroako Sustapen Departamentuak debekatu egin du 5,5 Tonatik goitiko goitiko ibilgailuek sarbidea erabiltzea.

Inaugurazio ofizialean izan ziren Garbiñe Elizegi Baztango alkatea eta Mikel Ortega, Jon Elizetxe eta Florentino Goñi zinegotziak, baita Juan Mari Maia Elizondoko kargodune ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun