Denboraldia akitzeko Errugbiaren Eguna antolatu du BRT Baztango Errugbi Taldeak. Ekimen hau antolatzen duen bigarren aldia aurtengoa eta larunbat honetan eginen dute.
11:00etatik 13:00etara 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteendako, mutiko zein neska, errugbiarekin lotutako jokoak izanen dira. 13:00etan, berriz, 3. denborako jokalariek eta jokalari ohiek partida jokatuko dute.
BRTk parte hartzeko gonbitea luzatu dute.