Erdiz inguruak ezagutzeko mendi martxa antolatu du Erdiz Bizirik taldeak larunbat honetarako. Bi ibilbide prestatu ditu, bi ordukoa bat eta lau ordukoa bertzea. Ibilaldi luzea 08:00etan abiatuko da eta motza, berriz, bi ordu beranduago, 10:00etan. Baina biak ere Negusaroitik abiatuko dira eta toki horretan eginen da 12:00etan gosaria.